XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MlEL.- Ez dautsat entzun.

PlE.- Obe.

Ez dozu gauza andirik galdu.

Obeto egingo eban Santa Clararen bizitzia obeto ikasi ba eban ganoraz botateko.

LlNE.- Zer esan dau ba?
PlE.- Zer? (Burlaz, praillearen itxuran).

Or aurrian dabiltzak andrak, daukezanak eta eztaukezanak erakusten, gonak gero ta laburrago, eskotea gero ta luzeago, mamiñak eta koipeak agertzen....

LlNE.- Etorri te begiratu daizkula, ia iñok emon daben ori esateko biderik.

MlEL.- (Katalejoekin andrazkoei begira diardu).

LIÑE.- Zer darabiltzu lotsagalduko orrek?.

MlEL.- Nik uste dot praille orrek errazoia daukala.

PlE.- Errazoia? Zer ba?
MlEL.- Abarketen txistenak ikusten yatzuez beiñik bein, eta okotzeko bizarrak.

LIÑE.- (Asarre).

Eta zuri, potxolo orreri, begiko kanikulia.

(Ermitatxoan meza amaituaz, Erderaz zara Clara abestia asiko dabe).

ER=rLt=ARRAK.-
Erderaz zara Clara,
euskeraz argia,
zeu zara zeruetan
izar bat argia
.

(Lenengo ahapaldi edo estrofa au amaitu ta bigarrena asi ondoren, eleizatik kanpora datoz asko, abeslari).

ER=rLt=ARRAK.-
Augaitik mariñelak
dauke guraria,
gaur emon dakizula
zor yatzun gloria
.

PlE.- (Deiez). Ura, ur freskua, barruko izerdi likiñen garraztasuna kentzeko ur fresku ta garbia!.

LIÑE.- Erroskak! Mendaroko erroskak! Gañeko zuringoa galtzen ez yakoen erroska ederrak!.

PlE.- Ura, ur gozua!
GIZON BAT.- (Ura edatera dua).

Gaurko beroagaz, onezkero, sapuak be urtengo dautse ur oneri.

PlE.- Zer diño beronek? Errosaneko taberna zuloan, kurtzallu argitan, ardaua dalakoan edaten dozuen mazusta urei baiño gitxiago beintzat.

(TXISTULARIAK Alkate Soñua joten asten dira eleizako atean).